EH Bildu y los presupuestos del estado. La Clase es la Clave

55

Tal y como estaba previsto, los cinco diputados de EH Bildu en el Parlamento han votado a favor de los presupuestos presentados por el gobierno español. Es decir, con sus votos han dado legitimidad democrática al dinero que recibirán la Guardia Civil, el Real Centro Español, el Tren de Alta Velocidad y el Ejército, entre otras partidas. Legitimidad democrática, independentista y progresista. ¡Porque, Otegi dixi, estos presupuestos son un paso hacia la república vasca!

Nosotros, sin embargo, no vemos ningún indicio de progresismo en votar afirmativamente los presupuestos del Estado Imperialista español, ni, mucho menos, de avance hacia una república vasca independiente. Y, francamente, no creemos que nadie le vea. Salvo tal vez algún académico postmoderno de los que escribe en la revista Erria. Que nos ilustraría diciendo que nuestro infantilismo de izquierda nos ciega. No dejándonos ver la táctica sutil que hay detrás de este voto favorable. Que el propio Lenin daría por bueno. En efecto, ¿No dijo siempre Lenin que los revolucionarios tenemos que ganarnos a las masas? Y que para ello, a veces, hay que dar apoyo a los reformistas para que, de este modo, el pueblo trabajador (perdón, nuestro académico dirá la “sociedad” o la “gente”) puedan ver su incapacidad para solucionar los problemas fundamentales.

Por supuesto. Pero al cuitado se le ha “olvidado” que aquel apoyo a los reformistas, según Lenin, debía ser el que da la soga al ahorcado. Nada que ver con el cálido y tierno apoyo de EH Bildu al gobierno del PSOE-GAL. Por no mencionar que Lenin hablaba de un apoyo puntual de los revolucionarios a los reformistas, pero EH Bildu es una fuerza reformista de Euskal Herria que trata de llegar a acuerdos repetidos con las fuerzas reformistas españolas. Pese a sufrir continuamente humillaciones por parte de ellas. Una de esas, y muy significativa, es la ruptura del acuerdo sobre la reforma laboral de Rajoy.

Dejando de lado las chorradas de Otegi y sus apologistas académicos, hay que responder a la siguiente pregunta: ¿por qué se ha metido EH Bildu en este jardín de los presupuestos? Las respuestas, creemos, radican en la clase. Los intereses de clase que representa EH Bildu, en concreto. Intereses de algunos sectores de la Aristocracia obrera, de la Pequeña Burguesía y de la Bureguesía Media (capitalistas no monopolistas). Más concretamente: de aquellos sectores dentro de las clases citadas que por sus intereses materiales, cultura e ideología más arraigados están en Euskal Herria.

Pero dejemos esto claro, la mayoría de los votantes y simpatizantes de eh Bildu son miembros de la clase trabajadora. Sin embargo su modelo organizativo, su ideología, la composición de la dirección y, sobre todo, la lógica de la política burguesa determinan que EH Bildu sea un instrumento político de esas clases. Sin necesidad de que los líderes y militantes de esta organización política sean conscientes de ello. Especialmente los militantes.

Por eso, por ser instrumento político de esas clases, eh Bildu es reformista. ¿Y los sectores de clase trabajadora que son la mayoría de su base social? ¿Por qué aceptan esto? En primer lugar hay que decir que en el capitalismo la situación típica es la de la subordinación ideológica y política de la clase obrera a la burguesía. Si esta dependencia falla durante mucho tiempo, se acabó el capitalismo. Los trabajadores asalariados de EH Bildu y los de otros sectores del Trabajador Público dependen, por su parte, de esas fracciones de la burguesía autóctona mencionadas más arriba. Eh Bildu, aun aceptando el carácter reformista, pero, ¿por qué decisiones como apoyar los Presupuestos del Estado español? Que son más conservadores que reformistas. Porque no suponen ninguna reforma, sino mantener el statu quo. La respuesta es que esta es la tragedia del reformismo en la época del capitalismo agónico, sobre todo en las fases en que se acentúa la crisis general del sistema, aquella agonía. La necesidad de mantenerse en una situación que supone la dolorosa impotencia para llevar a cabo reformas reales pero que es el supuesto mal menor. Esto es, la situación que ayer mismo se consideraba insoportable.

Y es que los diferentes sectores de la burguesía no monopolista (aristocracia obrera, pequeña burguesía y media burguesía) miran la situación que podría acarrear la prórroga de los presupuestos del año pasado y se encuentran ante un abismo. No solo por las consecuencias económicas. También por los políticos. El fracaso del llamado “Gobierno progresista”, que podría suponer la vuelta de la “derecha” (¿Acaso el PSOE no es la derecha?) o, peor, la llegada de la ultraderecha al poder y estos nuestros reformistas “abertzales” han ahondado tanto en su carácter reformista que han perdido tanto su afán de lucha y la única solución que ven es esconderse detrás del reformismo imperialista español, aunque sea detrás del torturador Marlaska.

La única consecuencia que puede acarrear esta “táctica” (Mejor dicho, este retroceso histórico inducido por el pánico) es una derrota vergonzosa. Este fue, con todos los matices que se quiera, el camino seguido hace casi cien años por la socialdemocracia histórica frente al fascismo y sabemos cómo acabó.

Este fracaso es el fracaso histórico del reformismo. ¿Ante esto qué salida le queda al Pueblo Trabajador Vasco? Ante la amenaza del fascismo. Ante la regresión socioeconómica. Ante nuestra desaparición como nación. Y quizás también como especie. La revolución es la única salida. La Revolución Socialista Mundial. Que en nuestro caso se concreta como Revolución Socialista Vasca. Es tarea de todos los que nos consideramos revolucionarios explicar todo esto, con paciencia pero con firmeza, al pueblo. Disputándole a la burguesía de izquierdas su hegemonía sobre el Pueblo Trabajador a través de la lucha de clases ideológica y política. Para que el Pueblo Trabajador recupere su combatividad. Para que sus problemas, constituyéndose en un pueblo organizado, sean resueltos por él mismo. Sólo el pueblo puede hacer todo esto.

http://www.herritarbatasuna.eus                                                                                                        Herritar Batasuna

EH BILDU ETA ESPAINIAKO ESTATUKO AURREKONTUAK

KLASEA DA GAKOA

Aurreikusita zegoen moduan EH Bilduk Espainiako Parlamentuan dituen bost diputatuek Espainiako gobernuak aurkeztutako aurrekontuen alde bozkatu dute. Hau da, euren botoen bidez, zilegitasun demokratikoa eman diote Guardia Zibilak, Espainiako Errege-Etxeak, Abiadura Handiko Trenak eta Armadak, besteek beste, jasoko duten diruari. Zilegitasun demokratikoa ez ezik independentista eta aurrerakoia ere bai. Eta ondo merezitako zilegitasunak zeren eta, Otegi dixi, aurrekontu hauek euskal errepublikaranzko urrats bat baitira!

Guk, ordea, ez diogu ikusten aurrerakortasun zantzurik Espainiako Estatu Inperialistaren aurrekontuei baiezko botoa emateari, ez eta euskal errepublika independente bateranzko urratsik ere. Eta ez dugu uste inork ikusiko dionik. Erria aldizkarian idazten duen akademiko postmodernoren bat kenduta, agian. Zeinek ilustratuko liguke esaten gure ezkerreko infantilismoak itsutzen gaituela. Ez dugulako ikusten aldeko boto honen atzean dagoen taktika sotila. Leninek berak ontzat joko lukeena. Izan ere, ez al zuen Lenin beti esan iraultzaileok masak geureganatu behar ditugula? Eta horretarako ez al da bide posible bat erreformistei sostengua ematea, herri langileak (barkatu, gure akademikoak nahiagoko du “sozietateak” edo “jendeak”) ikusi ahal izateko haren funtsezko arazoak konpontzeko haien gaitasun eza. Jakina. Baina gixagaixoak “ahaztu” du erreformistei eman beharreko sostengu hark, Leninen arabera, izan behar zuela urkatuari sokak emandakoa. Zerikusirik ez duena EH Bilduk PSOE-GAL alderdiaren gobernuari emandako sostengu gozo eta xamurrarekin. Ez aipatzearren Lenin iraultzaileek erreformistei babes puntual bat emateaz ari zela eta EH Bildu Euskal Herriko indar erreformista bat da, Espainiako indar erreformistekin akordioak behin eta berriz lortzen saiatzen dena. Haien aldetik, sarri askotan, mespretxuak eta umiliazioak jaso arren. Azkenetariko bat, eta oso esanguratsua, Raxoiren lan-erreformari buruzko akordioa lotsagabeki urratzea.

Otegi eta bere apologista akademikoen pitokeriak alde batera utzita, erantzun behar zaio honako galdera honi: zergatik sartu da EH Bildu aurrekontuen lorategi honetan? Erantzunak, gure ustez, klasean datza. EH Bilduk ordezkatzen dituen klase-interesak, konkretuki. Langile-Aristokraziaren, Burgesia Txikiaren eta Burgesia Ertainaren (kapitalista ez monopolisten) sektore batzuen interesak, hain zuzen ere. Zehazkiago: aipatutako klase horien Euskal Herrian errotuenetariko sektoreak; euren interes materialengatik, kulturagatik eta ideologiagatik.

Argi dezagun, EH Bilduko boto-emaileen eta gogaideen gehiengoa langile-klaseko kideak dira. Baina antolamenduak, ideologiak, zuzendaritzaren konposaketak eta, batez ere, politika burgesaren logikak determinatzen dute EH Bildu klase horien tresna politiko izatea. Antolakunde politiko honen buruek zein militanteek horretaz kontzientea izatearen inongo beharrik gabe. Militanteei dagokienez, batik bat.

Horregatik, klase horien tresna politiko izateagatik, EH Bildu erreformista da. Eta bere oinarri sozialaren gehiengoa diren langile-klaseko sektoreak? Zergatik onartzen dute hau? Lehenik eta behin esan behar da kapitalismoan egoera tipikoa langile-klasea ideologikoki eta politikoki burgesiaren menpe egotearena da. Menpekotasun honek denbora luzez kale eginez gero, akabo kapitalismoa. EH Bilduko soldatapeko langileak eta Herri Langilearen beste sektore batzuetakoak, euren aldetik, gorago aipatutako burgesia autoktonoaren zatiki horien menpe daude.

EH Bildu izaera erreformista onartuta ere, baina, zer dela eta Espainiako Estatuko Aurrekontuak babestea bezalako erabakiak? Erreformistak baino kontserbadoreak direnak. Ez baitute inolako erreformarik suposatzen, statu quo mantentzea baizik. Erantzuna da hauxe delako erreformismoaren tragedia kapitalismo agonikoaren garaian, sistemaren krisi orokorra, agonia hura, areagotzen den faseetan, batez ere. Benetako erreformak aurrera eramateko ezintasun mingarria eta txarrik txikiena omen den egoerari eutsi beharra. Atzo bertan, onartezintzat jotzen zen egoera, alegia.

Izan ere, burgesia ez monopolistaren sektore ezberdinek (langile-aristokrazia, burgesia txikia eta burgesia ertainak) begiratzen diote iazko aurrekontuak luzatzeak ekar lezakeen egoerari eta amildegi baten aurrean aurkitzen dira. Ez bakarrik ondorio ekonomikoengatik. Politikoengatik ere bai. “Gobernu Aurrerakoia” delakoaren porrotak “eskuina” (PSOE ez da eskuina ala?) itzultzea ala, okerrago, ultraeskuina boterera heltzea ekar lezakeelako eta gure erreformista “abertzale” hauek horrenbeste sakondu dute euren izaera erreformistan, hain galduta dute euren borrokarako grina, ezen ikusten baitute irtenbide bakarra Espainiako erreformismo inperialistaren atzean ezkutatzea dela, Marlaska torturatzailearen atzean bada ere.

“Taktika” honek (panikoak eragindako atzerapen historiko honek, hobe esanda) ekarri ahal duen ondorio bakarra da porrot lotsagarri bat. Hau izan baitzen, ñabarduraz ñabardura, orain dela ia ehun urte sozialdemokrazia historikoak faxismoaren aurrean jarraitutako bidea eta badakigu, jakin, zelan amaitu zen.

Porrot hau erreformismoaren porrot historikoa da. Honen aurrean zer irtenbidea geratzen zaio Euskal Herri Langileari? Faxismoaren mehatxuaren aurrean. Atzerapen sozioekonomikoaren aurrean. Nazioa garen aldetik gure desagerpenaren aurrean. Eta, agian, espeziea garen aldetik ere bai. Iraultza da bide bakarra. Mundu-Iraultza Sozialista. Gurean Euskal Iraultza Sozialistan zehazten dena. Geure burua iraultzailetzat daukagun guztion ataza da hau guztia, pazientziaz baina irmo, azaltzea herriari. Ezkerreko Burgesiari bere hegemonia Herri Langilearen gainean disputatuz, klase-borroka ideologiko eta politikoaren bidez. Herri Langileak borrokarako grina berreskura dezan. Bere arazoak, herri antolatua bilakatuz, berak konpon ditzan. Herriak berak eta ez beste inork baita hau egin dezakeena.

http://www.herritarbatasuna.eus                                    Herritar Batasuna

DEJA UN COMENTARIO (si eres fascista, oportunista, revisionista, liberal, maleducado, trol o extraterrestre, no pierdas tiempo; tu mensaje no se publicará)

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.